Herritarren Plataformaren helburua.

Plataforma zibiko eta apartidista honek helburu bakarra du. San Bartolomen merkataritza-gune eta aparkaleku bat eraikitzea saihestea, konplexua eta bizilagunentzako eragin negatibo handikoa delako. Eta, ondorioz, zabalguneko parke berezi gisa berreskuratu beharko litzatekeen mendi-mazela berdearen suntsiketa eragoztea.

Gure ustez, eragiketa ez dagokio Donostiaren interes orokorrari, eta ez du haren beharra justifikatzen duen azterketarik. Hirigintzaren ikuskera espekulatibo nabarmen baten aurrean gaude.

Amara Zaharra – San Bartolome auzoan 2009tik egindako hirigintza-birgaitzearen esku-hartze orokorrari ekin zion Sozietate Mistoaren emaitzen kontuak orekatzeko, Donostiako Udalak EZ du tresna komertzial horren premiarik. Erantzukizunez egiaztatua daukagu.

Proiektu hau alkatetzan salatzeko dugun arrazoi nagusia da inbertsio-funts bati eman zaion obra handietarako lizentzia ez dela legezkoa. Legez kanpokotzat jotzen dugu; izan ere, merkataritza-gune bat eransteko, 2015ean aldatu zuten hirigintza-plangintzak, ez du betetzen Eusko Jaurlaritzaren 2012ko Dekretua, auzoaren eremurako espazio libreen eta berdeguneen gutxieneko tokiko dotazioak zenbatzeari buruzkoa.

Egoera honek eta jada lizentzia jasota duen merkataritza-eraikina eraikitzea galarazteko asmoak, donostiarren inplikazioa bilatzera bultzatzen gaitu, zenbait ekimen garatu ahal izateko asmoz; tartean auzitegietan auzi-errekurtsoa aurkeztu eta ordaindu ahal izatekoa.

Web orri soil bat sortu dugu plataformasanbartolome.com eta horrek bide bat irekitzen digu harremanetan jartzeko, blog bat, dokumentu eta ohar informatiboekin eta irudi galeria bat proiektuari buruzko berriekin. Bertan, ahal duzun eta uste duzun moduan laguntzeko eta parte hartzeko borondatea adieraz dezakezu.

Webgunearen azalean plataformari interesatzen zaizkion nobedadeen berri emango dugu. Blogean (argazki galerian ere bai) proiektuaren aurka zergatik egiten dugun azaltzen da. Adibidez, «Merkataritza Zentroa zergatik da ilegala» artikuluan.

Gure lehentasunak dira webgunea ezagutaraztea, Donostiarren inplikazio eta aktibismo handiagoa lortzea San Bartolomeko parke baten defentsan, eta jasotzen ditugun ekimen zibikoak aztertzea. Bitartean, obra-lizentzia ematearen aurkako auzi-errekurtsoa prestatzen ari gara.

Harremanetan jarraituko dugu.


Comentarios

Deja un comentario