San Bartoloméko Plataforma Herritarrak dei egiten die donostiarrei datorren ekainaren 14an, larunbata, 12:00etatik aurrera, San Bartoloméko goiko terrazan egingo den ekitaldi zibiko, ekologiko eta musikalera hurbiltzeko. Espazio hori Catalonia hotelaren ondoan dago eta Easo 30eko igogailutik sar daiteke.
San Bartoloméko magala berreskuratu eta gune berde bihurtzearen alde egiten jarraitzen dugu. Horregatik, Udalari eskatzen diogu behar diren erabakiak har ditzala, 4.000 metro koadroko parke publiko, irisgarri eta zuhaitz ugarikoa gauzatzeko.
Horren bidez, parte-hartze prozesu baten ondoren, 2026an San Bartoloméko parkea errealitate bihurtzea aldarrikatu nahi dugu.
Ekitaldian honako hauek izango dira:
- “Sortu zure zuhaitza” izeneko tailer artistikoa, Paoletta Bamelli artista plastikoaren eskutik.
- Musika-emanaldiak: Elena eta Beatriz Setién, Ane Leux, Martha Cumplido, José Luis Toledano, Allan Daastrup, Sara Goienetxe, Albert Setién Daastrup eta Elena Martinez de Murguía izango dira.
San Bartolomé Herritarren Plataforma

Deja un comentario