Hiri plataforma San Bartolome, parte hartu!

Dokumentu honetan, zehazki CE.05 SAN BARTOLOME AUko “b.20.2” lurzatiaren eremuari dagokionez 2015ean onartutako HAPOren Aldaketa Puntualaren espedientea izapidetu aurretik, Herritarren Plataformak partaidetzari buruzko informazio-bileran bere proposamenak aurkeztu zituen, muino-hegal horren merkataritza-erabilera kendu eta lurzati hori parke publiko iraunkor moduan espazio libre gisa erabiltzeko, eta Easo kalean horma berde bat sortzeko.

Bi ekimen horiek, eta merkataritza-gune eta aparkaleku polemikoaren aurrekariei buruzko gogoeta hauek eta Udal Gobernuak 2024ko irailean inbertsio-funtsari emandako obra-lizentziaren aurka egitera eraman gintuzten arrazoi juridikoak ere, Elkarte honek herritarren parte-hartze demokratikorako prozesuari egindako ekarpen leial eta onuragarritzat behar dira hartu.

Herritarren Plataforma hau, San Bartolome muino-hegalean parke bat sortzearen alde sortua, herritarren interesak hobeto defendatzeko eta merkataritza-gune bat eta San Bartolome Muinoaren iparraldeko hegalaren azpian aparkaleku bat eraikitzeari aurka egiteko asmoz sortu zen. Hain zuzen ere, Sententzietan babestuta zegoen muino-mazela bat, 47 metro zulatuz, suntsitu egingo zela esan nahi baitzuen horrek. Plataformatik zinez aitortzen dugu San Bartolomeko hirigintza-eragiketa espekulatibo eta jasanezin hori eragozteko lan egin duten hainbat pertsona eta erakunderen beste ekimen batzuen balioa.

Denbora luzez inork entzun gabe egon ondoren, Plataforma honek 2025aren amaieran bilerak egin ahal izan ditu alkatearekin eta udal-talde guztiekin, 2026ko urtarrilaren 29an Udalbatzaren Osoko Bilerak onartutako mozioan (geuk sustatu genuen) jasotzen diren lau eskaeren alde eginez.

Mozio horretan proposamen hauek egiten ziren: merkataritza-gunearen eta aparkalekuaren obra-lizentzia, atzerapen handi baten ondoren behin betiko baliogabetua, erabat baliogabetzea; 2015eko HAPOa puntu batean aldatuz merkataritza-zentroaren eta aparkalekuaren aurreikuspena ezabatzea, eta prozesu horretan gaude, hain zuzen; HAPOaren aldaketa puntual honen hasierako onarpenaren ondoren alkateak abiarazteko konpromisoa hartu zuen partaidetza-prozesu baten bidez parkea urbanizatzeko proiektua onartzea; Udalak azterlan bat egitea, Easo kaleko 1914ko horma berreskuratzeko eta lorategi bertikal bihurtzeko. Eta, horrez gainera, orain dela lau hilabete alkateari eman eta hemen eranskin gisa aurkezten dugun dokumentu batean arrazoitu genuen proposamenaren arabera, udalak badu bide bat, merkataritza-zentroaren proiektua gauzatzeari uko egin ondoren, udalaz besteko hirugarrengoei kalte-ordainik ez emateko.

2024ko udazkenean, aldi berean egungo Herritarren Plataforma hau eratzen ari zen bitartean, erreklamazio bat aurkeztu zitzaion Udalari urriaren 30ean obra-lizentzia ematearen aurka, legez kanpokoa zela iritzita. Merkataritza-gunea eraikitzeko obra-lizentzia baliogabetzeko eskaera hori atzera bota zelarik, auzi-eske judizial bat jarri zen, Odón Elorza eta Jorge Letamendia Plataformako kideek aurkeztua, ordura arte ezagutzen ez zen argudio juridiko garrantzitsu batean oinarrituta.

Auzi-eske horren arabera, 2015ean San Bartolome osorako, merkataritza-gunea eta aparkalekua barne, behin betiko onartu zen HAPOaren Aldaketa Puntuala LEGEZ KANPOKOA izan zen nabarmen, ez baitzuen betetzen Eusko Jaurlaritzaren 2012ko Dekretua, aldaketa hori baino lehenagokoa zena, hain zuzen. Dekretu hark lurzoru-mota horretako eremu libreei buruzko gutxieneko hirigintza-estandarrak ezartzen zituen.

Eskari haren edukia ez errepikatzeko, soilik esango dugu aipatutako Dekretuak ez zuela baimentzen azaleran Tokiko Espaio Libreen Sistema gisa kalifikatutako lurzoruak Tokiko Espazio Libreen Sistemaren estandarraren barruan sartzerik, baldin eta, Higiezinen Konplexuen hirigintza-irudiaren barruan, lurpean irabazpiderako erabilgarriak diren hirigintza-aprobetxamenduak baldin bazituzten, merkataritza-gunea eta aparkalekua adibidez, titulartasun pribatukoak izango baitziren biak, bai gainean eraikitakoa bai okupatu beharreko lurzorua.

2. Mendi-hegala kentzeko beharrezkoak diren obren simulazioa.

Orain darabilgunari dagokionez, aipatutako prozedura judiziala etenda geratu zen, Plataformak hala proposatuta eta Udalaren adostasunarekin; izan ere, aurreko alkateak, Eneko Goiak, 2025eko apirilaren 11n, merkataritza-guneari eta aparkalekuari uko eginez egindako iragarpenaz geroztik, bi aldeek iritzi zuten aukera eman behar zitzaiola elkarrizketari arazoa epaiketaz kanpo konpontzeko.

Horregatik, berretsi egiten ditugu zoritxarreko merkataritza-eragiketa ilun honetan ezein enpresa pribaturi kalte-ordaina emateko legezko betebeharrik ez delako irizpideari buruz adierazi ditugun arrazoibideak. Azaletik ezagutzen ditugu Udalean gai honen inguruan planteatzen ari diren hainbat bide. Ez ditugu publikoki baloratuko, nahiz eta pribatuan behin baino gehiagotan adierazi dugun zalantza handiak ditugula bide horien egokitasunaz. Informazio-batzar honetan baloratuko ditugu, eta egin ditugun proposamenak eta Udalaren ondare-gaiari dagokionez aurkezten dugun beste aukera jasoko dituen akta bat idatzi beharko da, horrenbestez.

Gure iritzian, ez dago existitzen ez denaren kalte-ordainik. Ez dago kalte-ordainik eman beharrik, demanda judizialean aurkeztu genuen irizpidearen arabera, inoiz existitu ez zen merkataritza-gune eta aparkaleku batzuengatik. Hortxe baitago gurearen eta beste bide batzuen arteko funtsezko desberdintasuna. Gure demanda judizialaren arabera, 2015eko HAPNaren aldaketa puntuala LEGEZ KANPOKOA da, eta, horrenbestez, baliorik gabekoa dela ezarri behar du prozeduraren epaiak. Eta, horrenbestez, merkataritza-gunea eta aparkalekua, juridikoki eta hirigintzari dagokionez, ez dira inoiz existitu. Eta existitzen ez denak ez du inolako kalte-ordainik merezi.

Hau da, beraz, gure proposamena: bai Udalak bai Plataforma honek auzi-eskea berriro aktibatzea erabaki dezatela, eta Udalak, dagokion txosten juridikoaren bidez, onar dezala gure argudioaren baliozkotasuna eta aurkeztutako auzi-eskaerara makur dadila, eske hori 2015eko Aldaketa horren deuseztasunarekin amaituz. Oraintxe izapidetzen hasiko den Aldaketa Puntual berri horrek izan beharko luke egoera hau konponduko duen hirigintza-plangintza.

Atal hau amaitzeko, adierazi nahi dugu duela lau hilabete idatzi bat aurkeztu geniola Alkateari Udalak Amara kalean dituen orubeetan hiru hirigintza-aukera emanez. Plataformaren ekimen horrek muino-hegalaren azpian bizilagunentzako aparkaleku bat, kirol-instalazioak edo muino-hegala kolonizatzeko gizarte-ekipamenduen garapena sustatzearen ideiari buruz Alkateak eta Udaleko zenbait sektorek dituzten zalantzei erantzun nahi zien (ikus 2026ko urtarrilaren 2an argitaratutako informazioak). Ez dugu nahi muino-hegalean ezer eraikitzerik, berdegune bihurtzea baizik, eta Amara kalean behar horiei erantzuteko bestelako zenbait aukera eskaintzen ditugu.

3. 2025eko apirilaren 2an El Diario Vasco egunkarian argitaratutako albistea.